XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hazparne ARGAZKI-MARRAZKI ERAKUSKETA.

Hamar egunez, ekainaren 14-tik 24-era, Hazparneko merian, Esteban Chaprestoren argazkiak ikusten ahalko dira.

Gaia: Irunako San Ferminak.

Argazki eder horien ondoan, Jean Duverdier, Baiones gazteak bere marrazkien bidez, zezenkadak, omore gaitzarekin erakutsiko dizkigu.

Erakusketa horren estreinatze ofiziala, ekainaren 16-an iraganen da, arratsaldeko 6-ak et`erditan.

EUSKAL HERRIKO KORUAREN KONTZERTUA.

Hazparneko besten bezperan ekainaren 24-ean, ostiralekari, arratseko 9 orenetan, elizan, kontzertu xoragarri bat proposatua zaizue.

Berrogei gizon-emazteek osatzen duten Euskal Herriko Korua gero eta fama handiagoaren hartzen ari da eta Javier Bello-Portu maisu jakintsunari esker, euskal musika plazara eta mundura jalgitzen ari da!.

Sartzea: 35 F. Hamabost urtez petikoentzat, kitorik!.